Skip to main content
Taller SHYNCRICA- Creación de vídeos cortos

Reels, TikToks, YouTubeShorts. Nola sor dezaket nire lehen edukia?

Ikasi bideo laburren lengoaiaren funtzionamendua ulertzen eta mota horretako zure lehen edukia sortzen

17 Azaroa | 17:00 h - 18:30 h
Share

Deskribapena:

Bideo laburrak ez dira moda bat; sare sozialen komunikazioan nagusi den formatua da, eta gelditzeko iritsi da. Horregatik, nola funtzionatzen duten ulertzea garrantzitsua da, nolabait gure komunikazioan aplikatu eta erantzukizun ikuspegi batetik erabil dezakegun formatu mota bat ote den hausnartzeko.

Tailer honetan zenbait gomendio eskainiko dizkizugu bideo labur horiek planteatu eta zure mugikorrarekin grabatzeko, emaitza bikainak lortuz. Bidenabar, Instagram eta TikTokeko editore natiboek eskaintzen dizkiguten funtzionalitate nagusiak errepasatuko ditugu eta praktikaren bat ere egingo dugu.

Metodología:

Tailerrak jardunbide onen analisi atal bat izango du, hausnarketarako gonbidapena, gure eduki propioak formatu horietara egokitzen jakiteari buruzkoa. Horrez gain, praktika txiki bat ere egingo da, emaitza profesionalak ematen dituzten bideoak editatzeko aplikazio errazak erabiliz.

Formatzaileak:

Sara Mauleón Shyncricako sortzaileetako bat eta CEOa da. Ikus-entzunezko komunikazioa eta ekintzailetza eta enpresen zuzendaritzako ikasketak konbinatzeari esker, enpresek gainditu behar dituzten erronka eta beharrizanak ulertzen espezializatu da.

Shyncricak hainbat negozioren komunikazioa eta ikusgarritasuna hobetzen laguntzen du, egunean egoteko eta hazten jarraitzeko estrategiak martxan jartzeko. Horrez gain, ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreko emakumeen  Euskadi Hemen Elkarteko zuzendaritza taldeko kidea da, baita Bizkaiko Emakumezkoen Enpresari eta Zuzendarien Elkarteko bazkidea ere. AED.

Marta Beitia, Shyncricako arte eta sorkuntza zuzendaria. Azken urteetan artisautza eta komunikazioaren esparruan duen esperientzia edukiak sortzen aplikatzen aritu da, Marts Attacks bere markari zein beste marka batzuei dagokienez. TikToken 150K (@bymartsattacks) eta Instagramen +28K (@martsattacks) jarraitzaile baino gehiago ditu. Espainiako CDC 2018 Sortzaileen Klubeko 3 gazte sortzaileen topean egon zen. Sare sozialak ditu indargune; negozioak eta enpresak aurkezteko modu desberdin eta entretenigarriak bilatzen ditu.

Kokapena
SHYNCRICAren bulegoa (María Díaz de Haro kalea 68, beheko solairua, 3 lantegia, Portugalete)
Antolatzailea
SHYNCRICA Logo