Skip to main content
Del Mercado a la Mesa

Merkatutik Mahaira

Elikagaiek nola moldekatzen dute gure hirien diseinua?

25 Azaroa | 12:00 h - 15:00 h
Share

Carolyn Steel arkitekto eta ikertzaileak Ciudades Hambrientas liburuan dioenez, pertsonak bezalaxe, hiriak ere jaten dutena dira. Baieztapen erraz eta, aldi berean, sakona da, eta hirien garapena eta hiritarren elikatzeko modua zein puntura arte diren banaezin pentsatzera garamatza.

Hiriak elikatzeko ahalegin izugarria egin behar da. Ahalegin horrek egiten dugun beste ezerk baino eragin fisiko eta sozial handiagoa du gure bizitzetan eta gure planetan.

Jardunaldi honetan, Zabalguneko merkatu zaharra jantoki handi bihurtuko dugu, gure elikadura sistemak gure hirien espazio diseinua baldintzatzen duela hizpide hartuko duten zenbait eztabaida mahai gainean jarriko dituzten hizketaldi menu gozoekin.

Merkatutik mahaira lau pausotan:

1.- Itsasoa landu, Arantzazu Luzarragarekin.

Arkitekturan doktorea. Gaur egun Donostiako Arkitektura Eskolan (UPV-EHU) irakaslea da. Bere ikerkuntzaren interesen artean daude azpiegiturak aztertzea, eragile globalen espazio estrategiak eta eskala handiko erabaki politiko eta ekonomikoek egunerokotasunean duten eragina.

Arantzazuk itsasoa lantzeaz edo itsasaldea diseinatzeaz hitz egingo digu: kostaldeko espazioa bizitzeko bi modu antagoniko dira. Arrantza, nekazaritza ez bezala, jarduera harrapakaria izan da, eta arrantza egiten zuten herriak eskura zituzten baliabideekin orekan bizitzera behartzen zituen.  Gaur egun, Mediterraneoan atungorria loditzeko instalazioak eta mundu osora banatzeko logistikak egoera aldatzea ekarri dute. Jaten dugunaren eta gure bizimoduaren arteko hausturak hausnarketara garamatza, eta itsasoaren logika propioak bizi dugun kostalde zati honen diseinura aplikatzea dakar.

2.- McDonald´s batetik korrika ateratzea Iago Carrorekin

Arkitektoa eta hirigintza masterra A Coruñako Unibertsitatean. A Coruñako Arkitekturako GETeko ikertzaile eta irakaslea (2012-2015). Ergosferako kide da, hiri ikerkuntzan eta hirigintza jardunean lan egiten duen kooperatiba, 2006tik.

Janaria eta hiri garaikidea lotzea gauzatzen duten elementu zehatzetako bat hiri pieza eztabaidatuen eta kritikatuenetako bat ere bada: janari azkarreko frankizia transnazionalen lokalak. McDonald’s: el lugar frente a la metáfora (McDonald’s: leku bat metaforaren aurrean) bere ikerkuntza proiektuan planeta mailako eragina duen fenomeno horretara gerturatu da, fenomenoa aztertuz eta espazio globalaren esperimentu primitibo gisa; izan ere, arkitektura orokor, hiri pieza eta toki sozialen multzo modura, har ditzaketen erabilera herrikoietatik heltzen zaienean (formalak zein informalak), interes publiko goreneko espazio gisa agertzen zaizkigu.

3.-Cierto Estudioren sukaldean sartzea

2014an sei arkitekto gaztek sortutako arkitektura estudioa. Aniztasunean jaio zenez, pentsamendua, nahitaez, anitza da, eta lan metodologia kolaboratiboan islatzen da; arkitektura aldarrikapen gorena eta izaera propioa bilatzen ditu.

Big Bang Kitchen proiektuan gure etxebizitzetako sukaldeen diseinuaren gertuko etorkizunerako agertokiak esploratzen dituzte. Aldakortasun handiagoaren aldeko proposamena da, sukaldea altzari pieza modura defendatuz, eta ez gela modura, zonifikazio arketipikoa gaindituz, sukaldea jarduera anitzei irekiz, bertan bizi direnen beharrizanen arabera denboran eraldatzeko gaitasunarekin. 

4.- Pintxoak hartzera joatea Gustavo Albarekin

Jardunaldia Gustavo Albak hitzordurako berariaz diseinatutako pintxoak aurkeztu eta dastatzearekin osatuko da; Alba Umamieko sukaldaria da, eta Sukaldaritza, teknika eta produktu masterra egin du Basque Culinary Centerren. 
 

Kokapena
Zabalgune-merkatuko eraikina