Skip to main content
Euskal Herriko Ko-sorkuntzako ekosistema topaketaren argazkia

Lankidetzarako eredu berriak esperimentatzen

Kosorkuntza ekosistema eraikitzen. Penak, pozak eta ikasketak.

17 Azaroa | 10:00 h - 12:30 h
Share

Saioa euskaraz izango da eta xuxurlariak egongo dira.  

2021. urtean abian jarri genuen Euskal Herriko Kosorkuntza Ekosistema. 7 lan saio izan ditugu, Euskal Herrian kosorkuntzan esperientzia dugun 30 erakunde konektatu gara, 2 esperimentu garatu ditugu horietatik ikasketak eratortzeko, eta bost lan taldek osatutako ekosistema bat eraikitzen ari gara. Bidean jasotzen ari garen ikasketak zabaldu nahi ditugu eta tokiko beste eragileek dituzuenekin konektatu.  

Eta bereziki, zuekin ekosistemaren eraikuntzan sakontzen jarraitu nahi dugu, bi galderei buruz gogoeta eginez:  Nola egin genezake lidergo indibidualetik lidergo partekaturako bidea? Zein ekarpen egiten dio diseinuak horrelako ekosistema bat eraikitzeari?

Topaketa esperimental honetan denon artean galdera horien bideak esploratzeko  hainbat modu eta aukera izango ditugu. Jakin nahiko zenuke zertan ibili garen ekosistema honen sorkuntzan? Nahiko zenuke esperimentazioaren parte izan? Zure alea jarri nahiko zenuke kosorkuntza ekosistemaren eraikuntzan?  

Eman izena eta esperimentatu Euskal Herriko beste ko-sortzaileekin elkarlanerako sare eraginkorren eraikuntzan!  

Kokapena
Zabalgune Eraikina (Zabalgune plaza, 11, 48009 Bilbao)
Antolatzailea
Ko-sorkuntza ekosistema logotipoa