Skip to main content
Sesión fotográfica a manos de “José San Francisco Andrés”

Didi x Muelle

Moda inklusiboko desfilea, Didi Modelsen eskutik, Muelle tabernan

19 Azaroa | 12:00 h - 15:00 h
Share

DIDI x MODELS. Egitasmoaren ideia moda inklusiboko desfile bat antolatu eta  MUELLE taberna berezian eskaintzeko aukera ematean datza, Bilbo bihotzean kokatutako gau giroko taberna batean, alegia. Hala ere, oraingoan, Muellek igandez zabalduko dizkigu ateak, azaroaren 19an, goizeko ordutegian; hala, ikusleek “bermuta + desfilea” saioaz gozatu ahalko dute, musika eta jatekoarekin batera. Hortaz, gozatzeko eta modaren mundura irekitzeko eguna izango da.

Modeloen bitartez diseinu zoragarriak erakutsiko dizkiguten hiru diseinatzaile hartuko ditu DIDI x MUELLEk. Diseinu originalak, jasangarriak eta inklusiboak:

DISEINATZAILEAK

Valeria Irisarri: MODA ETA GOI MAILAKO JOSKINTZAKO DISEINATZAILEA

Valeria marrazten hasi zen, horri buruz ezer gutxi zekien arren, eta laster konturatu zen modan aritu nahi zuela.

Bere bilduma gehienak musikan inspiratutakoak dira; bere adierazpidea da. Gaur egun, bere bildumek hainbat musika estilo islatzen dituzte, esaterako hip-hop-a edo rapa; letrekin oso mezu argiak igortzen dituzten estiloak dira. Hala ere, azken bilduma honetan technoari erreparatu dio, eta horrekin liberazioa, ihesbidea, onarpena transmititzea bilatu du.

Bilduma ANETHA deitzen da, eta techno estiloko DJ bati egiten dio erreferentzia. 

Arde: GORPUTZ ETA NEURRI MOTA GUZTIETARAKO MARKA JASANGARRIA

Arde marka Alaia Ardek sortutako marka jasangarri bat da; diseinatzailea eta estilista da Alaia Arde, eta bere marka garatzea ikus-entzunezko proiektuetan arropa diseinatzaile gisa lan egitearekin uztartzen du. Pertsonekiko eta ingurumenarekiko jasangarria izango zen marka bat sortu nahi zuen Ardek, kalitatezko diseinu atenporalaren alde egingo zuena, baita neurri eta gorputz mota guztietarako kutsu moderno eta berritzailea izango zuen marka bat ere, eta hortik sortu zen Arde.

Beletxara: TRADIZIO GARAIKIDEA

Beletxara Miren eta Patricia Krugek osatzen dute. Moda barruan trikot puntua diseinatu eta ekoizten zenbait urte eman eta gero, 2011n Beletxara sortzea erabaki zuten.

Beletxara mendigoizale eta kaikuen bilduma bat da. Arropa tradizionalei jarraipena eta gaurkotasuna eman beharretik sortu zen. Erreskatatu egin dituzte, espazio garaikide batean jartzeko.

Artisautza eta diseinutik abiatuz, tradizioa eta gaur egungo ikuspegiak uztartzen dituzte.

Mendigoizale eta kaiku tradizionalen egitura originala mantendu dute, baina, horrekin batera, ehunetan kolore harrigarriak erabiltzearen alde egin dute, laguntza arropak sortzearen alde, osagarriak, diseinu elementu berberak erabiliz, eta estilismoan zeharkakotasuna eta elkarreragina aplikatzearen alde.

Ekoizpenean etikak eta jasangarritasunak duten garrantziaren jakitun, bildumako arropa guztiak EAEn eginda daude.

Artista zoragarri hauek zeresana emango dute talentu izugarria dutelako.

Informazio gehiago

DIDI MODELS modelo agentzia modura hasi zen, eta inklusiboa zelako bereizten zen beste agentzia gehienetatik; hau da, pertsona guztiak aitortzen ditu, aintzat hartu gabe haien neurria, altuera, bereizgarriak, arraza, edertasuna, generoa, etab.  Gaur egun, artearen, diseinuaren eta modaren inguruko egitasmoen munduan bere lekua aurkitu nahi du, betiere errealitatea ikusarazi eta salatuz, gizartearen parte direnak ordezkatuz eta betekizun bakarra betetzeko eskatuz: munduari nor zaren erakutsi nahi izatea.

Kokapena
Muelle taberna (Ripa Kalea, Bilbo)
Antolatzailea
Logotipo DIDI MODELS
Kolaboratzaileak
Logotipo MUELLE