Skip to main content
Creafity mural colaborativo

Creafity

Mural kolaboratiboa

17 - 27 Azaroa | 10:00 h - 18:00 h
Share

Grafitia eta arte urbanoa: Mural eta grafitiaren artearen munduan emakumeek egindako artearen proiekzioa eta sustapena.

Aidearte diseinu estudioak diseinu eta arte urbanoaren esparruko sariketa kolaboratibo bat antolatu du BDW23 barruan. Arte urbanoa sustatzeko egitasmoa izango da, obra grafiko bat Aidearte estudioak eskuragarri duen euskarrian islatuz, hau da, estudioaren kanpoko pertsianetan.

Deialdiaren espiritua diseinuaren eta artearen munduan batez ere emakumeak sustatzea eta ikusgarri egitea da, obra kolaboratibo baterako erakusleiho bat eskainiz.

Gizartearen ikuspegitik premisa argia da, jarduketa bat sortzen kolaboratzea, herritarrentzat iraungo duen mezu batekin, eta, gainera, auzoak sormenaren poloan jartzen dituena, esaterako Otxarkoaga diseinuaren eta sorkuntzaren mapan jarriz, aberastasuna Bilbo erdigunetik kanpo eramanez, herritar guztiak aberastuz. Horrek, gainera, inguru baten zentzu estrategiko, motibatzaile eta eraldatzailea indartzen du, kasu honetan Bilbokoa, Botxoko bizitza sortzailean gaur egun proiekzio gutxi daukan inguruarena.

Horrelako proiektu kolaboratzaileek parte hartzaileak indarrak, gaitasunak eta trebetasunak batzera gonbidatzen dituzte, elkarrekin helburu komuna lortzea ahalbidetuko dien zenbait lan eta elkarrekintzaren bitartez.

Jarduketa horiek oinarri hauen arabera garatzea proposatzen dugu: 

PARTE HARTZEKO BETEKIZUNAK:

   1. 18 urtetik gorako pertsona interesdun orok hartu ahalko du parte.Banaka zein taldeka har daiteke parte.

   2. Lanaren gaia BDW23 egitasmoaren filosofia barruan jasotakoa izan beharko da, eta auzoko zein tokiko ondarea sorraraztea ekarriko du. Betiere ikuspegi sostengagarri, iraunkor eta inklusiboa erabili beharko da.

INSKRIPZIOA, ESKAERAK ONARTZEKO EPEA ETA LEKUA.

   1. Izen ematea doakoa izango da. Interesdunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

Izena on line emateko eskaera; atal guztiak behar bezala beteta egon beharko dira, eta eskatzaileak sinatuta. Eskaera sinatzeak adieraziko du sinatzaileak baduela oinarrien berri eta oinarriak betetzeko konpromisoa hartzen duela. INPRIMAKIRA JOAN

   2. Arte zuzendaritza Aidearteko lantaldearekin batera modu bateratuan diseinatuko dira, modu kolaboratiboan eta adierazitako gaiari jarraiki.

   3. Postulatua: Hautagaiek posta bidez online eman ahalko dute izena BDW23ko antolakuntzarekin adostutako data baino lehen eta jardun aste horretako datetan.

ARTE JARDUKETA EGITEA

Proiektua integratuko du(t)en pertsonak/pertsonek bi alderdien artean adostutako epean egiteko konpromisoa hartuko du(te).

Proiektua profil desberdineko 10-15 pertsonen talde batek kudeatuko du; hainbat profil izango dira, tartean, sorkuntza, diseinua, inklusioa edo modu kolaboratiboan parte hartu ahal eta nahi duen zeharkako ezagutza eta esperientzia oro.

Taldeko kide guztiek helmuga komuna izango dute, hierarkiarik gabe. Antolakuntza horizontala izango da, eta parte hartzaile bakoitzak besteen moduko garrantzi bera izango du.

Eginbehar bakoitza gainerakoekin lotuta egon behar da, eta, batez ere, bakoitzak etengabe gehitzen dizkio bere lorpenak proiektu komuna garatzeko ahaleginari.

Aldaketak sarbidea duten pertsona guztiek denbora errealean probatzen eta egiaztatzen dituzte.       
Azken produktuaren elementuak erregularki fusionatuko dira.

Taldekideek etengabeko komunikazioan egon beharko dute beharrizanen arabera elkar laguntzeko eta koordinatzeko. Erantzukizun indibidualetik erantzukizun partekatura doa. Antolakuntza ez da obretan ondoren gerta daitezkeen kalte edo akatsen erantzulea izango.

Horrez gain, jakinarazi nahi dugu kideek aurretiaz akordio bat sinatu beharko dutela, proiektua behar bezala formalizatzeko.

Irabazi asmorik gabeko deialdi kolaboratibo bat denez, ez dago lansari ekonomikorik, antolakuntzak eta estudioak obra komunikabideetan eta sareetan erakusteaz eta promozioa egiteaz haratago.

Jabetza intelektuala artistarena edo proiektua osatzen duten artisten taldearena izango da, eta erreprodukzio, promozio, erakusketa, iraupen eta erabilera funtzionalaren (esparrua babesteko pertsianak) eskubideak Aidearte diseinu estudioak izango ditu.       
 

Irailean informazio gehiago izango da eskuragarri webgune honetan: aidearte.com

Kokapena
Aidearte diseinu estudioa: Zizeruena kalea 12, local 27 y 28. 48004 Bilbao
Antolatzailea
Aidearte estudio de Diseño
Superficie a cubrir
Video Creafity