Skip to main content
Articulando nueva longevidad

Bizitza luzeera berriaren ekosistema artikulatzen

23 Azaroa | 09:30 h - 12:00 h
Share

Azken hamarkadan, bizitza-luzera berria iritzi publikoaren arreta bereganatzen hasi da, askotan zahartzearen ikuspegitik, eta horren ondorioak kezka-iturri dira.

Ia aldi berean, Silver Economytik alternatiba bat eskaini nahi duten ahotsak sortu dira, eta erronka horri ikuspegi sortzaile batetik heltzea planteatzen dute, adinekoen beharrak (zentzu zabalean, +50 pertsonak) gizarte osoarentzako aukera bihurtuz. Bere izateko arrazoia da irtenbide berritzaileak eskaintzea senior biztanleriari.

Bilbao Ekintzak diseinuaren astearen barruan antolatutako jardunaldi honek Bilbo-Bizkaian helburu horrekin garatzen ari diren ekimen batzuetara hurbiltzeko aukera ematen digu.

Aditu batzuek diotenez, bizitza-luzera eraldatzailea da, eta baliabideen, zerbitzuen eta pertsonen arteko harremanak aldatzen dira. Jarrai diezaiogun, beraz, XXI. mendeko zahartzaroaren inguruan sortzen diren bidezidor berriak diseinatzen hasten diren proiektuen arrastoari.

Alberto Bokosek, bizitza-luzeraren merkatuetan aditua, bere ikuspegia partekatuko du esparru honetako artikulazio eredu ezberdinen inguruan. Bestalde, Bilbao Ekintzak bultzatutako Bilbao Silver Lab proiektuaren azken aurrerapenak ezagutuko ditugu. Proiektu honen bidez Bilbo hiri laborategi bihurtu nahi da, eta, bertan, testak egiteko inguruneak sustatu nahi dira, silver publikoari zuzendutako konponbideetarako. Eta, azkenik, garrantzitsuena dena, kolektibo protagonistari hitza emango diogu adineko pertsona baten bitartez. Pertsona horrek bere esperientzia partekatuko du, eragiten dien inguruko eragileekin harremanetan jartzeko bere moduarekiko.

Kokapena
Zabalgune Eraikina (Ataria)
Hizlariak
Antolatzailea
Logo Bilbao