Vuelta, cruz, vuelta

Jaione Anzola diseinatzailearen Vuelta, Cruz, Vuelta proiektuaren helburua ehungintzako teknika tradizionalen garrantzia azpimarratzea da, besteak beste, ziri parpailarena, eta modaren testuinguru garaikidean izan duten eragina ere. Horretarako, jasangarritasunaren eta artisautzaren balio kulturalaren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu.
Lanbide artisau hauek gure kultura, ohitura eta tradizioetan eta horien garapenean izan duten eginkizuna arakatzeko ikerketa antropologiko bat egin ondoren, egileak zenbait ehungintzako pieza sortu ditu. Horiek izango dira erakusketako pieza nagusiak, ikus-entzunezko elementuekin batera. Erakusketak tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko elkarrizketa sortzen du, eta publikoari hausnartzeko aukera ematen dio, ehungintzako berrikuntzaren, jasangarritasunaren eta lanbide tradizionalak babestearen garrantziaren inguruan.
Erakusketa Konekta Ideiak: GreenGlam II programaren barruan dago, Estudio Bokashi-ren idazkaritza teknikoaren zuzendaritzapean eta Bilboko Udalaren Gaztedia Sailaren laguntzarekin.




