Skip to main content
21 Azaroa 2025
10:00 - 14:00
Edificio Ensanche

Seeds for Regeneration

SEEDS

Seeds for Regeneration topaketa profesionala da, diseinuan lan egiten dutenen eta biziberritze-arloko nazioarteko bi erreferenteren (Jan Boelen eta Jenny Andersson) arteko hurbileko harremanak eraikitzeko sortua.

Jan Boelen komisario eta diseinatzaile belgikarrak Atelier Luma zuzentzen du, Arlesen (Frantzia) kokatutako laborategi aitzindari bat, diseinuak lurraldeen trantsizio ekologikoa nola aktibatu dezakeen aztertzen duena, sormena, ikerketa eta komunitatea lotuz.

Jenny Andersson-ek, Erresuma Batuan oinarria duen estratega suediarrak, Really Regenerative Centre sortu zuen, eta, bertatik, lidergo-prozesuak eta etorkizun justu eta erresilienteagoetarako trantsizioa bultzatzen ditu, Europa osoko hiri, erakunde eta gizarte-mugimenduekin lan eginez.

Topaketa hau ez da inspirazio-gune bat soilik, loturak eta aliantzak sortzeko aukera bat ere bada —tokikoak eta nazioartekoak—, Bizkaiko diseinuaren ekosistema indartzeko eta begirada biziberritzailea finkatzeko, eraldaketa ekosozialaren eragile gisa.

Seeds for Regeneration Biotic Cities Lab / Hiri Biotikoak / Ciudades Bióticas proiektuaren parte da; Pez Estudiok bultzatua eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak finantzatua.

Topaketa hau ingelesez egingo da, itzulpenik gabe.

Saio profesionala Jenny Andersson eta Jan Boelen-ekin
Hizlariak
Antolatzaileak
Bilbao Logo
BFA Logo
Kolaboratzaileak
Pez Estudio Logo
Gobierno Vasco Logo
Arkitektura/Hirigintza Artea Eskulangintza Ikus-entzunezkoak Diseinua Ilustrazioa Interiorismoa Moda Publizitatea/Komunikazioa Bideojokoak
Itzuli