Skip to main content
¿Cómo tejemos redes entre artistas para un bien común? - Imaginando y construyendo una comunidad de artistas

Nola sortzen ditugu artisten arteko sareak, ongizate komuna lortzeko?

Artisten komunitatea imajinatuz eta eraikiz

23 Azaroa | 18:00 h - 20:30 h
Share

BBDWren edizio honetarako, eta bat etorriz artikulazioa gaiarekin, LEINN Artsetik solasaldi saio bat proposatzen dugu, parte hartzaileek hausnarketa egiteko; horretarako, “Nola sortzen ditugu artisten arteko sareak, ongizate komuna lortzeko?” gaia hartuko dute hizpide. 

Helburua EAEko sorkuntza eragileen artean elkarrengandik ikasteko eta konexiorako espazio bat sortzea da. Komunitate sortzaile bat elikatzeko moduaren inguruko hausnarketa, solasaldi eta sorkuntza espazio bat sorrarazteko gonbidapena izango da topaketa.

Bai solasaldia, bai workshopa LEINN Artseko lantaldeak dinamizatuko du, eta izaera parte hartzailea izango du. Saioa dokumentu bisual batekin bukatuko da, eta bertan emaitzak eta ondorioak modu argian jasoko dira.

Saioaren helburuak eta espero diren emaitzak honako hauek izango dira:

  • Artista eta kultura eragileen artean sareak sortzea.
  • Jakintzak, baliabideak, aukerak mapatzea eta partekatzea.
  • Elkarrizketa sortzea talde mailako ekintza eta kolaborazioaren inguruan.
  • Artisten komunitate bat bisualizatzea.

Informazio praktikoa

Data: Azaroaren 23a, osteguna

Ordutegia: 18:00etatik 20:30era

Lekua: Bilbao Berrikuntza Faktoria

Hizkuntza: Gaztelania

Izen emateak hurrengo estekan

Kokapena
Bilbao Berrikuntza Faktoria (Uribitarte Kalea 6, Paseo Uribitarte, 3)