Skip to main content
29 Urria 2025 - 18 Urtarrila 2026
11:00 - 20:00
Azkuna Zentroko Erakusketa Aretoa - Alhondiga Bilbao

Marisa González. Egiteko Modu Sortzailea

Imagen Exposición Marisa González

Violeta Janeiro Alfageme artearen historialari eta ikertzaileak komisario izan duen antologia horretan bildu dira artistaren ekoizpenaren bost hamarkada, bere serie eta proiektu nagusien zati handi bat erakusteaz gain.

Hirurogeita hamarreko hamarkadan Chicagoko Art Institute-eko Sistema Sortzaileen Departamentuan egin zituen lanen serieak ongi islatzen du artistak izan duen komunikazio teknologien eta irudien erreprodukzioaren inguruko interes goiztiar eta iraunkorra. Interes horrek kokatu zuen González, hain zuzen, horrelako esperimentazioen aurrendarien artean. Berez, 1986. urtean, artista bilbotarrak Reina Sofía Arte Zentroko inaugurazio erakusketa baten komisariotzan parte hartu zuen. Procesos: cultura y nuevas tecnologías (Prozesuak: kultura eta teknologia berriak).

Bere ibilbidean, interesa agertu du ere hainbat gairen inguruan: feminismoa, mugimendu sozialak, arkitektura industriala, hondarra eta hondakina, besteak beste. Feminismoekin izan zuen lotura goiztiarrari esker toki nabarmena izan du arte instituzionalaren genealogia feministei buruz berriki egin diren ikerketetan.

Bilboko Azkuna Zentroa – Alhondigak laguntzaile moduan parte hartu du maiatzetik irailera bitartean ikusgai egon den Reina Sofía Arte Zentroko Museo Nazionalaren proiektu honetan. Urriaren 29tik aurrera, erakusketa proiektuak Azkuna Zentroan jarraituko du, azken 25 urteetan sortutako instalazioetan arreta jarrita. Ildo nagusiak Bilboko paisaia industriala eta artistaren ibilbideko bi funtsezko obra izango dira: Bilboko Harino Panadera fabrikaren eta Lemoizko Zentral Nuklearraren eraispenaren argazkiak eta bideoak.

Izen-emateak
"Un modo de hacer generativo” (Egiteko modu sortzailea) Marisa Gonzálezen (Bilbo, 1943) erakusketa antologikoa da, eta artistaren ibilbidea errepasatzen du, 2023an jaso zuen Velázquez Sariarekin bat etorriz.
Hizlariak
Antolatzaileak
AZ Logo
Artea
Itzuli