Skip to main content
DATA Collective

Korridorean

"Ekosistema sortzailea"

21 - 23 Azaroa | 18:00 h - 20:00 h
Share

Korridorean DATA Collective taldeak pentsatutako egitasmoa da, eta Artiach galleta fabrika zahar eta enblematikoan egingo diren zenbait tailer eta hitzaldik osatzen dute. Azaroaren 21etik 25era esparruak bizia hartuko du diseinua, artisautza, teknologia eta artea uztartuko dituen epizentro modura, eta sormen eta sorkuntzara zuzendutako espazioen esentzia nabarmenduko da. 

Egun horietan, DATA Collectiveko kideen arteko lankidetzatik sortutako piezen erakusketa iraunkorra miresteko aukera izango dute parte hartzaileek. Horrez gain, Petit Muller estudioak Bigarren Azala metodologia aurkeztuko du; hondakinik gabeko barne diseinuaren ikuspegi abangoardista da, eta gaur egungo ingurumen arazoarekin lerrokatuta dago. 

Amaiera handi modura, larunbatean, hilak 25, performance artistiko bat aurkeztuko da, eta parekorik gabeko piezen enkantearekin bukatuko da.

Kokapena
Artiach fabrika - Deustuko erribera, 70B, lehen solairua