Skip to main content
20 Azaroa 2025
18:30 - 20:30
Zabalgune Eraikineko Ataria (Zabalgune plaza, 11 - 48009 Bilbao)

IREKIERA

BBDW25 IREKIERA

Irekiera BBDW25en inaugurazio-ekitaldia da, eta asteari hasiera emateko, Biziberritze-diseinua erdigunean jarri nahi izan da, aplikazio erreala eta potentzial eraldatzailea erakusten duten nazioarteko esperientzien bidez.

Nazioarteko bi erreferente izango ditu saioak: Jan Boelen, Arlesen (Frantzia) Atelier LUMA laborategia zuzentzen duen komisario eta diseinatzaile belgikarra, diseinua, lurraldea eta ekologia lotzen aitzindaria; eta Jenny Andersson, estratega britaniarra, Europako mugimendu biziberritzailearen aktibista eta Really Regenerative Centre-ren sortzailea, lidergoetan eta trantsizio sozialetan espezializatua.

Maitena Salinas izango da zeremonia-maistra, eta Pez Estudio-ko Elisa de los Reyes-ek egingo du sarrera, aurtego edizioko komisarioa den heinean.

Jardunaldian, ponentzia inspiratzaileak, elkarrizketa irekia eta une sortzaileak uztartuko dira, aldi berean gogoetarako eta ospakizunerako topaketa sortuz. Ideia eraldatzaileekin inspiratzeko aukera izango da, elkar topatu eta larrialdia aukera bihurtzearen alde egiten duen asteari hasiera emateko.

Hitzaldiak ingelesez izango dira. Gaztelaniarako aldi bereko itzulpena egongo da.

Parte-hartzea doakoa da, baina izena ematea gomendatzen da lekua erreserbatzeko.

Izen-ematea
Larrialditik biziberritzera
Hizlariak
Antolatzaileak
Bilbao Logo
BFA Logo
Kolaboratzaileak
Pez Estudio Logo
Arkitektura/Hirigintza Artea Eskulangintza Ikus-entzunezkoak Diseinua Ilustrazioa Interiorismoa Moda Publizitatea/Komunikazioa Bideojokoak
Itzuli