Interactive storytelling Workshop

Tailer honetan storytelling interaktiboaren mundua aztertuko dugu Navid Lari narratiba interaktiboen sortzaile eta makerraren eskutik.
Taldean lan eginez, altxorra bilatzeko joko bat diseinatzen ikasiko dugu, alfabeto sekretuak, igarkizunak, kodeak eta hieroglifikoak erabiliz. Ondoren, beste talde parte-hartzaileek sortutako enigma konpontzeko erronkari aurre egingo diogu. Zatoz abenturan parte hartzera!
Tailerra ingelesez egingo da, gomendagarria da hizkuntzari buruzko oinarrizko nozioak izatea, baina laguntza eta itzulpena egongo dira behar dutenentzat. Parte-hartzaileek gaztelaniaz eta/edo euskaraz egin ahal izango dituzte jokoak.
Asmakizunak eta jolas interaktiboak maite dituzten 16 urtetik gorako gazteei eta helduei zuzenduta.
Jarduera hau Maker Faire Bilbao Sormen Teknologien Jaialdiaren parte da. Jaialdia azaroaren 21etik 29ra egingo da Artiach fabrika zaharrean eta hiriko beste toki batzuetan.



