Skip to main content
Reconocimiento HI

Habitat Inspiration

Ezinbesteko topaketa sektoreko profesionalentzat

24 Azaroa | 09:00 h - 15:00 h
Share

Habitataren sektoreari eskainitako atal baten sortzaile gisa Selected Bilbaon izan genuen esperientziaren ondoren, aurten Habitat Inspirationen lehen edizioa jarri dugu abian

Ekitaldi independente hau Bilbao Bizkaia Design Week 2023 egitasmoaren parte da. 

Zu bezalako profesionalentzako topaketa da, eta ideia berritzaile eta kontaktu berrien bitartez negozio aukerak sortzen laguntzea du helburu.

Nazioartean aitortutako profesionalen hitzaldiez gozatu dugu; izan ere, gure artean izango ditugu, besteak beste, Fran Pérez Sutega, espazioak eraldatu eta garatzen aditua, eta Carlos Mataix, jasangarritasunean espezialista. Horrez gain, habitat eta jasangarritasunari buruzko mahai inguru bat ere egongo da, Aitor García de Vicuña diseinatzaile industrial prestigiotsuak moderatuko duena, eta Genebre, Actiu, Cosentino eta Trekuko parte hartzaileak izango ditugu.

Eta 2024ko habitat joeren txostena ere aurkeztuko dugu! 

Joeretarako prest al zaude? 

Jasangarritasunari buruzko berrikuntzak ezagutu nahi dituzu? 

Networkin aukerak sortu?

Kokapena
Zabalgune eraikina, Bilbao
Kolaboratzaileak
El encuentro imprescindible para profesionales del sector.
Otzarreta