Skip to main content
Ekodiseinua

Ekodiseinua: diseinu industrial berria ekonomia zirkular berri baterako

22 Azaroa | 10:00 h - 12:00 h
Share

20 urte baino gehiago igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoan lehen ekodiseinu proiektuak   gauzatu   zirenetik.   Enpresak   hondakinak   minimizatzeko   eta prebenitzeko praktikengatik hodi amaierako soluzioak deiturikoak uzten hasiak ziren testuinguru batean, 2000. urtean, Ihobek "Ekodiseinuaren eskuliburua: 7 urratsetan inplementatzeko operatiba" argitaratu zuen. Eskuliburu hori sortu zen euskal enpresei bizi zikloaren ikuspegia duten produktuen ekodiseinuan lehen urratsak emateko irizpide eta tresna errazak eskaintzeko.  

Denbora horretan guztian, euskal enpresa askok txertatu dituzte ingurumen irizpideak produktuen diseinuan beste faktore bat bezala, ohiko faktoreez gain, hala   nola   kalitatea   eta   funtzionaltasuna.   Horren   erakusgarri   dira   "20   urte ekodiseinuan.   Made   in   Euskadi"   katalogoan   (Ihobek   2021ean   argitaratua) jasotako   150   produktu   baino   gehiago   edo   “ZIRKULARRAK:   Basque   circular products exhibition” erakusketa ibiltaria, 2022 eta 2023an ikusgai jarri dena.

Gaur egun, Ekodiseinua erdigunean dago kokaturik Europako Itun Berdearen testuinguruan.   Baina   ekonomia   zirkular   baterako   ekodiseinuaren   ikuspegia zabaldu egin da. Ekodiseinuaren jatorrian, duela 20 bat urte, "Bizi zikloaren pentsaera”   edo   “Life   Cycle   Thinking”   kontzeptua   lantzen   zuten.   Lanerako esparru horrek bizi zikloaren etapa guztiak hartzen zituen aintzat, eta aztertzen zuen ea nola hobetu zitezkeen ingurumenaren ikuspegitik, birziklapenaren bidez produktua   bere   bizitzaren   amaierara   iristen   zenean,   zikloa   itxita.   Alabaina, ekonomia   zirkularrak   beste   pauso   bat   egin   behar   du,   izan   ere,   bizitzaren amaierara  iritsi  aurretik  zikloak  ixtean pentsatu behar  da, eta horretarako, “Diseinu   zirkularraren   pentsaera”   edo   “Circular   Design   Thinking”   txertatu beharko da. Pentsaera esparru berri hori urrats bat harago doa, eta, bereziki, balio atxikipena eta zikloen etengabeko itxiera birplanteatzen dira. Helburua da baliabideen fluxua hainbat ziklo itxitan erabat ixtea: produktuen biziraupena luzatuz,   produktuak   berrerabiliz, edo   piezak,   materialak   zein   lehengaiak berreskuratuz.  

"Bizi zikloaren pentsaeran"  oinarritutako  "ekodiseinu tradizionala"  prozesuen optimizazioan eta ingurumen inpaktuaren murrizketan bakarrik oinarritzen da; "ekodiseinu   zirkularrak",   berriz,   produktuen   balioa   mantentzea   eta berreskuratzea ere badakar, etapen zirkulartasunaren bidez.

Helburu horrekin, Ihobek ekodiseinuaren eskuliburua berritu eta eguneratu du, ikuspegi   berri hori   txertatuz.      Lan   berri   hori   da,   hain   zuzen,   jardunaldian aurkeztuko dena.

 

09:45 – Bertaratuei harrera egitea 

10:00 - 10:15 – Ekodiseinuaren zeregina Ekonomia Zirkularrean. Rikardo Minguez. EHU/UPV 

10:15 - 10:30 – Ekodiseinuaren lege esparrua: produktu jasangarrien ekodiseinuaren Europako erregelamendu proposamena. Jose Maria Fernandez. Ihobe.

10:30 - 10:45 – Ekodiseinua eta normalizazioa: Europako arau berriak, produktuen zirkulartasunaren alderdi guztiak neurtzeko. Juan Carlos Alonso. 23 de setembre.

10:45 - 11:00 – Ihoberen “Ekonomia Zirkular baterako Ekodiseinuaren Eskuliburu” berria. Elisa Toscano. Grunver Sostenibilidad 

11:00 - 11:45 – MAHAI INGURUA: Ekodiseinuaren zeregina euskal enpresen lehiakortasunerako palanka gisa.  

Parte hartzaileak: 

  • Carlos San José. Industria-diseinatzailea eta Euskal Diseinuaren Elkartea- EIDEko lehendakari ohia
  • Rikardo Minguez. EHU/UPVko ‘Enpresari Aplikatutako Ekonomia  Zirkularra’ Masterreko zuzendaria
  • Ana Mezo. Ihobeko ETEei laguntzeko proiektuen arduraduna
  • Jon Kepa Izaguirre. A&B Laboratorios de Biotecnología SAUko  kudeaketako zuzendaria

Dinamizatzailea: Jose Maria Fernandez. Ihobeko Ekonomia Zirkularreko zuzendaria.

11:45 – Basque Circular Hub - Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako zerbitzu aurreratuen zentroaren aurkezpena eta bisita gidatua.

12:00 – Jardunaldiaren amaiera

Kokapena
Zabalgune Eraikina (Ataria)
Antolatzailea
Ihobe, Gobierno Vasco