Skip to main content
Makeup 3D

Bideotikan Workshop

Makeup 3D | Ines Alpha

23 Azaroa | 16:00 h - 20:00 h
Share

Ines alpha Parisen bizi den 3D artista bat da. Edertasun eta luxuan espezializatutako publizitatearen arte zuzendari gisa lanean ari zela hasi zen 3Darekin esperimentatzen.

Bere obra nagusia “Maquillaje 3D” seriea da, eta bertan makillajearen eta edertasunaren mugak zabaltzen ditu, errealitate areagotuko eta 3Dko programa informatikoak erabiliz. 

Tailer honetan parte hartzaileak Spark AR softwarea erabiltzen hasi ahalko dira (ezinbesteko tresna da Facebook eta Instagramen AR filtroak sortzeko), aplikazioaren oinarrizko kontzeptuak ikasi ahalko dituzte eta, hala, ikasle bakoitzak bere AR filtro propioa eraman ahalko du tailerra bukatzean.

Helburua makillajearen ikuspegi dibertigarri eta sortzailea eta adierazpen pertsonala sustatzea da.

Kokapena
La Perrera Bilbao (Sabino Arana kalea 50)
Antolatzailea
Bideotikan
Kolaboratzaileak
Develop
Media Attack