Skip to main content
Imagen de un Begihandi anterior

Begihandi #40

Bilbao Bizkaia Design Week 23

22 Azaroa | 19:00 h - 21:00 h
Share

Aurten ere diseinuaren asteko jarduerekin bat eginez itxiko dugu gure BEGIHANDI denboraldia! Azaroaren 22an EIDE Euskadiko Diseinatzaileen Elkarteak antolatutako ekitaldi ibiltari, ireki eta doakoaren 40. edizioa ospatuko dugu.

Aurtengo gaiekin bat etorriz, Bilbao-Bizkaian diseinuaren ekosistema artikulatzen lagundu nahi dugu, giro informal batean topaketa, inspirazio eta truke espazio bat eskainiz. Gainera, ikuspegi zabalarekin egingo dugu, sormena maite duten diziplina anitzeko profesionalak eta jakin-minez betetako promesak elkartuz.

Gurekin etorri nahi? Erreserbatu zeure plaza eta partekatu informazio hau ikasturte hasiera honetan ahal bezainbeste pertsona elkartu gaitezen. Datorren asteazkenean zeure zain egongo gara, azaroaren 22an, 19:00etatik 21:00etara Bira Kultur Gunean (Erronda kalea, 2).

Kartelaren diseinua Cristina Vergara (Cristina Vergara Design) gure kideak egin du; 2023ko BEGIHANDIren irudiaz arduratu da. Eman begiratu bat aurreko edizioei eta harpidetu zaitez hemen albisteen berri izateko.

Kokapena
Bira Kultur Gunea (Erronda Kalea, 2)
Antolatzailea
Logo EIDE Euskal Diseinua
Kolaboratzaileak
Logo BIRA