Skip to main content
24 Azaroa 2025
12:30 - 14:00
Atrio del Edificio Ensanche (Plaza Ensanche, 11 - 48009 Bilbao)

BBDW25 Laborategia

BBDW25 LABORATEGIA

Gustatuko litzaizuke ikustea sormenak eta diseinuak nola eralda dezaketen osasun komunitarioa? BBDW25 Laborategiak bost unibertsitatetako eta diseinu-eskoletako ikasleak bildu ditu, herritar guztiei eragiten dieten erronkei irtenbide errealak aurkitzeko. Asmatu dituzten konponbideak ezagutzeko, etorri azaroaren 24an, 12:30etan egingo den saiora.

Sormena eta diseinua izan dira BBDW25 Laborategiaren motorra. BBDW25 Laborategia Deustuko Unibertsitateko, UPV/EHUko (Arte Ederrak), IDarte-ko, Tecnun-eko (Nafarroako Unibertsitatea) eta IED Kunsthal Bilbaoko ikasleek bat egin dute zenbait astez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak proposatutako osasun-erronka errealetan lan egiteko. 
5-6 pertsonako diziplina arteko taldeetan antolatuta eta Art for Life-k lagunduta, biziberritze-ikuspegia duten irtenbideak diseinatu dituzte: kontua ez da soilik arazo puntualak konpontzea, baizik eta herritarrak aktibatzea autonomia, erresilientzia eta ongizate partekatua sortzeko.

Erronkak irtenbide bihurtuta

1. erronka. Bihotz-biriketako bizkortzea eta KDA erabiltzea
Arnasa eta bihotza geldituz gero, lehen minutuak erabakigarriak dira. Hala ere, pertsona askok uste dute osasun-langileek bakarrik esku har dezaketela, eta horrek mugatu egiten du larrialdiei eman beharreko erantzun komunitarioa. Erronka honek herritarren konfiantza sortzea bilatzen du, edozein pertsonak jakin dezan zerbait egin dezakeela, bai BBB maniobrak eginez, bai kanpoko desfibriladore automatikoa (DEA) erabiliz, beldurrak eta ezjakintasun-hesiak gaindituz.

2. erronka. Airebidearen oztopatzea
Heimlichen maniobra oso erraza da eta hil ala bizikoa den egoera batean funtsezkoa, baina herritar askok ez dakite nola aplikatu. Erronka da modu argian irakasteko baliabideak diseinatzea noiz eta nola esku hartu jakiteko, eta segurtasuna zein jarduteko gaitasuna indartzeko eztarri-trabatze bat bezalako egoera kirtiko baten aurrean.

3. erronka. Bilboko ibiltarien sarea
Hiriak ongizate fisiko eta soziala sustatzen duten 15 ibilbide aktibo ditu, baina ez dira beti auzo guztietara iristen eta ez dituzte irisgarritasun irizpideak betetzen. Erronka honek sarea birpentsatzea eta zabaltzea planteatzen du, hain ibilerrazak ez diren eremuak sartzeko, seinaleztapen eraginkorra txertatzeko eta biztanleen profil desberdinetara egokitutako ibilbideak diseinatzeko.

4. erronka. Parke aktiboak
Bilbok baditu parke batzuk aparatu bioosasungarriekin eta kalistenia egiturekin, adin guztietarako pentsatuak, baina horien erabilera mugatua da oraindik, ezjakintasunagatik eta aurreiritziengatik. Erronka horren helburua da gune horiek hiritarrek bereganatu ditzaten, dinamizatuta egon daitezela eta jarduera fisikorako eta topaketa komunitarioetarako leku inklusibo bihurtzea.

Konponbideen aurkezpena
Azaroaren 24an, 12:30ean, Bilboko Zabalgune Eraikinean, taldeek aurkeztuko dituzte beren proposamenak Osasun eta Kontsumo Sailean. Diseinuak zaintza komunitarioko eta ongizate kolektiboko modu berriak nola aktibatu ditzakeen deskubritzeko aukera paregabea izango da.
 

Sarrera doakoa da, baina izena eman behar da lekua erreserbatzeko.

Izen-ematea
Elkarlaneko diseinua osasun komunitarioan
Antolatzaileak
Bilbao Logo
BFA Logo
Kolaboratzaileak
Art for Life! Logo
Arkitektura/Hirigintza Artea Eskulangintza Ikus-entzunezkoak Diseinua Ilustrazioa Interiorismoa Moda Publizitatea/Komunikazioa Bideojokoak
Itzuli