Artxibo Xenomorfiko: AA Birprogramatzen

Alejandra Bueno artista eta ikertzaileak emango duen tailer honetan, adimen artifizialeko sistemek ikuspegi kritiko eta feministatik irudiak nola sor eta erreproduzi ditzaketen aztertuko dugu. Artxibo Xenomorfikoa proiektutik abiatuta, ikusizko eredu inklusiboagoak sortzeko tresna erabilgarriekin esperimentatzea proposatzen du tailerrak, genero, arraza eta gorputzen disidentziak ikusezin bihurtzen dituzten joerei buruzko hausnarketa zabalduz.
Tailerraren edukiak
Hasteko, alborapen algoritmikoei eta horiek ikus-irudikapenean duten eraginari buruzko sarrera teoriko bat egingo dugu. Ondoren, ariketa praktiko bat egingo dugu, non parte-hartzaile bakoitzak irudiak sortu ahal izango dituen eta sistema trebatu ahal izango duen ComfyUI bezalako kode irekiko tresnen bidez, AArekin irudiak ekoizteko aukera sortzaileak eta kritikoak aztertuz.
Tailerrean zehar, artxibo bisual kolektibo txiki bat sortuko dugu, "artxibo xenomorfiko hedatu" bat, AAren estetika hegemonikoak zalantzan jarri eta irudi askotarikoagoak, hibridoagoak eta disidenteagoak proposatuko dituena.
Norentzat
Artistak, diseinatzaileak, ikusizko kulturan, teknologian eta pentsamendu kritikoan interesa duten pertsonak. Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientzia izatea IAn edo programazioan.
Parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du (Windows, Mac edo Linux). Lantegiaren aurretik ComfyUI instalatzeko jarraibide errazak emango dira, baina taldean ere lan egin ahal izango da norbaitek bere ekiporik ez badu.
Jarduera hau Maker Faire Bilbao Sormen Teknologien Jaialdiaren parte da. Jaialdia azaroaren 21etik 29ra egingo da Artiach fabrika zaharrean eta hiriko beste toki batzuetan.



