Skip to main content
Proceso creativo Ardiko

Artisautza berria: zubia iraganaren eta etorkizunaren artean

22 Azaroa | 18:00 h - 19:00 h
Share

Topaketa Yolanda Sanchez, Julián Trotman eta Rachad Salemekin.

Hitzaldian, Yolanda Sanchezek (ardi-ko) tradizioa berritzeari buruzko NATURAL PATTERNS proiektuaren berri emango digu. Dutch Design Week 2022 egitasmoan aurkeztu eta iAtelier-Crafting Europen garatutako proiektu honetan teknologiak erabili ditu feltroa 3Dn modelatzeko, artisautza teknikak berrituz eta beharrizan garaikideekin konektatuz.

Bestalde, Julián Trotman eta Rachad Salem (Godot Studio) artisautzaren mundua iraultzen ari dira zeramikaren gaineko ikuspegi berritzailearekin. Inpresio teknologia erabiltzen dute diziplina zahar horren aplikazio modernoak bilatzeko; hala, lortzen dituzten piezek ezin hobeto irudikatzen dute tradizioaren eta modernitatearen arteko fusioa, artisautza eta teknologia batera existitu eta elkar indartzea posible dela frogatuz.

Kokapena
Godot Studio - Deustuko Erribera, 70B, lehen solairua