Skip to main content
Totem Kortrijk

Artikulazio-adibideak Ekonomia Zirkularrean

20 Azaroa | 09:30 h - 12:30 h
Share

Egungo eredu ekonomikoa mehatxu handia da gure gizartearentzat eta gure ingurumenarentzat, baliabide naturalak agortzearen, hondakinak sortzearen eta ekosistemak degradatzearen ikuspegitik. Eredu ekonomiko lineala da, erauzketan, produkzioan, kontsumoan eta ezabaketan oinarritua.

Kontsumo eta ekoizpen zirkularreko eredurako trantsizioa paradigma aldaketa bat da ekoizten eta kontsumitzen dugun moduan. Ekonomia zirkularraren helburua ondasunak eta zerbitzuak sortzea da, baliabideak aprobetxatuz eta lehengaien, uraren eta energia-iturrien kontsumoa murriztuz. Alferrik galtzea saihesten da, produktuen, osagaien eta lehengaien balioa zainduz.

Jasanagarritasuna ez da ingurumen kontua bakarrik. Haren irismena askoz harago doa, eta funtsezko alderdi bihurtzen da arlo sozialean eta ekonomikoan.

Saio honetan, Ekonomia Zirkularraren inguruko hiru lankidetza-esperientzia aurkeztuko dira. Esperientzia horien lorpenei buruz hitz egingo digute, baina baita proiektua aurrera eramateko izan dituzten zailtasunei buruz eta proiektuan inplikatutako eragileak artikulatu behar izateari buruz ere. Ondoren, talde-dinamika bat garatuko da, hitzaldietan entzundakoari buruz hausnartzeko eta gure hirian antzeko ekimenak abian jartzeko eman beharko liratekeen urratsetan pentsatzeko.

Kokapena
Zabalgune Eraikina (Ataria)
Hizlariak
Antolatzailea
Logotipo Bilbao