20 Azaroa 2025
11:00 - 12:00
Edificio Ensanche
5x5 Bilbao Erakusketaren Inaugurazioa

5X5® Bilbao proiektuaren erakusketaren inauguraziora gonbidatzen zaitugu. Diseinuaren bidez enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza sustatzen duen nazioarteko ekimena da. Ekitaldian, parte hartu duten enpresek eta diseinu-estudioek prozesuan izandako esperientziaren eta lortutako emaitzen berri emango dute.
Bilbao Bizkaia Design Week-en programazioaren barruan, Bilbon garatutako lau prototipo berri eta Belgikako eta Kaunaseko bost kasu nabarmen daude.
Bilboko kasuak:
- JABONES EL ABRA × BRAND CREATIERS
- SUNRISE MEDICAL × CONCEPT HACHE
- ASIMOB × UXPERTISE
- BROMALGAE × PARS PRO TOTO
BBDWren ondoren, erakusketa hiriko beste gune batzuetan ikusi ahal izango da abenduan eta 2026ko urtarrilean.




