Ko-sorkuntza tailerra, ikuspegi feministarekin
Kokapena
Antolatzaileak
Kolaboratzaileak
Diseinatzean alborapenak dituzu? Zenbait objektu, produktu, mezu, irudi, prozesu edo zerbitzu diseinatu dituenaren alborapenak identifikatzen dituzu?
Modu kolektiboan egingo dugu hausnarketa, gailu ludiko bat testatuz; diseinuaren praktikan begirada feminista eta intersekzionala txertatzea du helburu. Hainbat modutan gure egunerokotasunean presente dauden produktu, zerbitzu, esperientzia edo politika berriak diseinatzean kontzienteki edo inkontzienteki agertzen diren alborapen, rol, estereotipo edo balioen inguruko buru-hausgarria izango da. Proposamen eraldatzailea izango da, diseinuaren sektorerako zein diseinutik beste sektore batzuekin egiten den lanerako (kontsumoa, hirigintza, industria, erakundeak, hezkuntza etab.). Ekitatea, iraunkortasuna edota irisgarritasuna bezalako printzipio etikoei dagokienez kontzientzia eta posizioa hartzea, diseinuaren jardunaren berezko elementu gisa ulertuta. Diseinu anitza nolakoa izango litzatekeen aztertzeko jolasa izango da, gizarte gisa aurrez aurre ditugun zenbait trantsiziori heltzeko.