Bideotikan arte digitalaren jaialdi bat da, arte bisual garaikideen erakusketa, dibulgazio eta hezkuntzara bideratutakoa. Azaroaren 4tik 24ra bitartean, pantaila-zirkuitu baten bidez arte digital irisgarrien galeria batean bilakatuko da Bilbo: tokiko eta nazioarteko hamabost artistaren artelanak proiektatuko dira leku ikonikoetan jarritako pantailetan, hala nola Azkuna Zentroan, Bilboko Turismo Bulegoan, Erriberako Merkatuan, La Perreran, Quorum etxe-agentzian eta Aplimedian.
Artelanak pantailen ohiko programazioan txertatuko dira, eta museo iragankor bat sortuko dute, oinezkoak harritu eta esperientzia artistiko eta digital horretan sakontzera animatzeko.
Ibilbideaz gain, jaialdiak workshopak, mahai-inguruak eta ikus- entzunezko performance-ak izango ditu, artearen eta teknologiaren arteko elkarguneari buruzko hausnarketa eta elkarrizketa sustatzeko.
2024ko edizioak arte sortzailea izango du hizpide, eta sistema autonomoek artea artistek ezarritako parametroetatik abiatuta nola sor dezaketen aztertuko da, gizakien eta makinen arteko lankidetza birdefinitzeko.
Develop elkarteak eta Media Attackek antolatu dute Bideotikan, La Caixaren babesarekin. Bertan artista ugari bilduko dira, machine learning delakoarekin, algoritmo sortzaileekin eta sormen- programazioarekin saiakuntzak egiten dituztenak, pertzepzio artistikoaren mugei aurre egin eta muga horiek zabaltzeko.
Informazio gehiago
BIDEOTIKAN WORKSHOPS | AZAROAK 9
VJing Resolumerekin eta Touch Designer Camile Duhartekin
BIDEOTIKAN TALKS | AZAROAK 15
Arte, teknologia eta sorkuntzari buruzko hausnarketak
BIDEOTIKAN WORKSHOPS | AZAROAK 16
Pixel Shaderretara sarrera iLithyarekin
BIDEOTIKAN 30" MUSEOA | AZAROAK 04-24
Hiriko pantailak berreskuratzea arte digitalerako espazio modura